Txikipedia:Garbiñe Biurrun

Garbiñe Biurrun Mancisidor Tolosa, Gipuzkoa, 1960ean jaiotako emakume euskalduna da. Euskal epailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean. Gaur egun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epailea da.

Bere epaile ibilbidea, 1987an, epaile izateko azterketak gainditu eta, une berean, Euskadiko Ezkerreko partaide izateari  utzi zuenean hasten da. Bi urtez Tolosan bertan egin zuen lan epaile bezala eta beste hamar urtez lanbide berean jarraitu zuen Donostian.  1998an EAEko epaile nagusia izendatu zuten, eta zeregin horretan dihardu azken urte hauetan. 2015ean, epaileen Zuzendaritzak Gure Esku Dago, erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduko Zuzendaritza Batzordean sartzea eragotzi zion, bere posizioa bateragarritasunaren inpartzialtasuna "ahultzen" duten jarduerekin bateratzea ezinezkoa baita botere judizialean. [1] 

Bere Liburuak

aldatu
 
Garbiñe Biurrun

Bere liburuak:

  • Lan Arloko Prozeduraren Legea. Lan Prozedura Legea (2007) Aitor Bengoetxea Alkorta, Garbiñe Biurrun Mancisidor.

Bere Artikuluak

aldatu

Bere artikuluak:

  • Bakeari buruzko gogoeta batzuk (2006) Tiempo de Paz 0212-8926, 82. or. 37-40
  • Pentsio sistema publikoaren erreforma? Zer erreforma?
  • Agur lanpostua amortizatzeagatik kaleratze objektiboari: etapa zaharreko azken kronika

Erreferentziak

aldatu
  1. Garbiñe Biurrun. 2020-09-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).