Txikipedia:Game Erauntsia

Sortze data 2014ko irailaren 1a Herrialdea Euskal Herria Webgunea http://gamerauntsia.eus/
Sortze data 2014ko irailaren 1a Herrialdea Euskal Herria Webgunea http://gamerauntsia.eus/

Game Erauntsia 2014ko irailaren hasieran bideo-jokoei buruz euskaraz jarduteko sortu zen komunitatea da. Jokoei buruzko albiste eta berrikuntzak sareratzeaz gain, bideo-jokoekin lotutako hainbat ekintza antolatzen dituzte euskaraz.

Historia aldatu

Zarauzko Garikoitz Larrañaga, Joseba Galarraga eta Urtzi Odriozolak sortu zuten. Urrats hauek izan ditu jokoak:

  • 2013ko udazkenean YouTubeko kanal batean euskal youtuberren bideoak egiteko ideia sortu zuten.
  • 2014ko udan webgunea sortu zuten, bideo-jokoekin lotuta zeudenak elkartzeko asmoarekin. Webgunea 2014ko irailaren 1ean argitaratu zen eta, urtea bukaratzeko, 200 erabiltzaile inguru erregistratuta zeuden. Taldeak, komunitatea sendotzeko asmoarekin, Durangoko azokan aurkezpena egin zuen.

“Talde motorra" izeneko erabaki gunea sortu zuten, eta Minecraft zerbitzaria martxan jartzeko ideia ere aurrera ateratzea lortu zuten.

  • 2015ean, crowdfunding plataforman dirua bilduz, euskarazko lehen Minecraft zerbitzari publikoa jarri zuten martxan. Taldea handituz joan zen, eta 2016an Game Erauntsia elkartea sortu zuten.
  • 2017an “Argia” saria jaso zuten, baita “Blogetan!” saria ere.
  • 2018an Jokoteknia izeneko lehen euskarazko jardunaldia antolatu zuten, euskal bideo-jokogintzaren panorama hobeto ulertzeko asmoarekin.

Sariak aldatu

 
Kideak
  • 2017ko urtarrilaren 27an Internet arloari dagokion “Argia” saria jaso zuten.
  • 2017ko martxoaren 30ean Aisialdia atalari dagokion “Blogetan!” saria jaso zuten.