Txikipedia:Gabriela Morreale

👧

Jaiotza

Milan, 1930.urtean

💀

Heriotza

2017.ko Abenduaren 4an

📝

Lanbidea

     Kimikaria



Gabriela   Morreale Kimika Zientzietan lizentziatua da, Granadako Unibertsitatean osatu zituen ikasketak 1951ean. 1955ean, bere medikuntzako ikerketa-idatzia amaitu zuen, Enrique Gutiérrez Ríos eta Andreas Queridorekin Leidengo Unibertsitatea osatu zuten.

Biografia aldatu

200 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratzeaz gain, horietako batzuk oso garrantzitsuak, tiroideari buruzko bere ikerketak eta iodo (elementu kimikoa) gabeziak eragindako sistema endokrinoaren gaixotasunak Espainian praktikoki desagerraraztea lortu zuen. Iododun gatza (elementu kimikoa) saltzea, eta haurdun dauden emakumeei, fetuaren garunaren garapen egokia ziurtatzeko, iodo osagarriak ematearen erabakian lan handia egin zuen.

Ikerketa 🔎 aldatu

Hamarkada askotan iodoak eta tiroide-hormonek fetu- eta haur-garunaren garapenean zuten zeregina aztertzen aritu zen. Ondoren, jaioberrien orpoaren odoleko tiroide-hormonak neurtzeari ekin zion, sortzetiko hipotiroidismoak eragindako zure buruaz arduratzeko arazoask saihesteko.


Hala, ikertzaileak amaren tiroide-hormonek eta amaren iodorako sarbideak fetuaren garunaren garapenean duten garrantzia frogatu zuen, haurdunen iodoaren nutrizio-eskakizunak definitzen lagunduz.

Sariak 🏆 aldatu

Bere ibilbidean zehar jaso dituen hainbat zientzia-sariren artean, ospetsuenak hauek dira:

· 1977, Medikuntza Ikerketako Sari Nazionala (F. Escobarrekin partekatuta)

· 1983, Sofia Erregina Saria Adimen-Urritasunaren Prebentzioari  (F. Escobar eta A. Ruiz-Marcosekin partekatuta).

· 1985  European Thyroid Associationaren Ikerketa Saria.

· 1997  Gregorio Marañón Mediku Ikerketako Sari Nazionala.

· 1998 Medikuntza Klinikoko Jaime I. Erregea Saria.

Iturriak: aldatu

-https://www.catalunyapress.es/texto-diario/mostrar/973527/muere-cientifica-gabriela-morreale-creadora-prueba-talon

- https://es.wikipedia.org/wiki/Gabriela_Morreal