San Telmo baseliza flyscharen gainean, Zumaian.

Flyscha arroka sedimentarioen multzo bat da.

Deskribapena aldatu

Arroka desberdinak tartekatuta azaltzen dira, hostore edo lasagna batean bezala: Gogorra-biguna-gogorra-biguna. Geruza gogorrak kareharriak dira eta geruza bigunak tupak eta buztinak.

Geruza bigunak higatu egiten dira eta horregatik geruza gogorrak hautsi eta labainduz erori egiten dira. Alemanieraz labaindu "fliessen" esaten da eta horregatik dauka "flysch" izena.

Non dago? aldatu

Toki askotan aurkitzen da flyscha. Mendi garaietan ikus daiteke, adibidez Alpeetan, eta itsasertzean ere bai.

Euskal Herrian ere badago flyscha, Deba eta Zumaia artean hain zuzen ere.