Zumaiako Flysch-aren geruzak

Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea euskal kostaldeko eremu garrantzitsua da, geologiari dagokionez. Flysch izenez ezaguna da. Nahiz eta Deba eta Zumaia arteko zortzi kilometroak izan ezagunenak, Mutriku herriraino iristen da. Bertan, historian zehar izandako aldaketak irakur ditzakete adituek. Horretarako, harri geruza bakoitza ikertzen dute.

Flysch-a, ur azpian sortu zen duela milioika urte. Hau sortzeko, materia mota ezberdinak itsas hondoan pausatzen joan ziren. Baina egun batean, geruza (kareharri eta tupa) horiek lurrazalera atera ziren mendiak sortuz, baita Flysch-a ere. Bestalde, Zumaiako Itzurun hondartza mundu mailan gune geologiko garrantzitsuenetako bat da, bertara gerturatzea oso erraza baita eta bertan Lurraren historiako bi garairi buruzko oso informazio baliagarria dago eta ezkutatuta.