Eunicella singularis korala.

Eunicella singularis Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan aurkitzen den koral mota bat da.

Izen zientifikoa Eunicella singularis da. Singularis izenak "bakarra" edo "berezia" esan nahi du.

Deskribapena

aldatu
   Ba al dakizu    
Koral bat ez da izaki bizidun bakar bat. Milaka polipoz osaturiko kolonia bat da.

Argimutil edo hainbat kandela eusteko tresna baten itxurako koral zuria da. Adarretan polipo txikiak txertatzen dira. Polipo hauek kolore horixka-berdexka izaten dute, barnean alga mikroskopiko batzuk dituztelako.

Bizitokia

aldatu

Itsaso hondoko arrokatan itsasten dira edo hondarretan egindako zuloetan sartzen dira.

Elikadura

aldatu

Polipoek garro txikitxoak dituzte eta haiekin uretan dauden planktona eta bestelako partikulak harrapatzen dituzte. Bestalde alga mikroskopikoek fotosintesia egiten dute eta polipoa elikatzen dute.

Ugalketa

aldatu

Polipo arrak eta emeak daude. Arrek gametoak askatzen dituzte eta emeen gorputzean sartzen dira. Ondoren larbak ateratzen dira eta hauek koral berriak sortuko dituzte. Urtero 33 mm hazten da Eunicella singularis.