Txikipedia:Etxebarria

Datuak, labur
🏴  LurraldeaBizkaia
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak782
🔎  Azalera18,1 kilometro koadro
🌄  Altuera105 metro
Map

Etxebarria Bizkaiko udalerri bat da. 748 biztanle ditu.

Geografia aldatu

Urko erreka herritik pasatzen da.

Hauek dira bost auzo nagusiak: Altzaa, Aulesti, Erbera, Galartza eta Unamuntzaga.

Zerbitzuak aldatu

Etxebarriak zerbitzu hauek ditu:

  • Medikuaren kontsulta
  • Haur-eskola
  • Manuela Zubizarreta Lehen Hezkuntzako eskola
  • Kultur aretoa
  • Liburutegia
  • Frontoia

Demografia aldatu

2019an Etxebarriak 751 biztanle zituen.

 
Ibarguengo garaia

Politika aldatu

2019ko hauteskundeen ondorioz, Jesus Iriondo Lejardi aukeratu zuten alkate.

Ekonomia aldatu

Industriak pisu handia dauka herriko ekonomian.

Hauek dira enpresa nagusiak: Nemak, Fagor, Lau-Nik eta Eika kooperatiba.

Nekazaritzarekin lotutako enpresa garrantzitsuak ere baditu herriak: Barrenetxe kooperatiba (negutegiak dituena) eta MIBA kooperatiba.

 
Munibe Jauregia

Euskara aldatu

Herritar gehienak euskaldunak dira. 2016ko ikerketa baten arabera, herritarren %87,01 euskaldunak ziren.

Eraikin garrantzitsuak aldatu

  • Munibe jauregia: XX. mende hasieran eraikitakoa.
  • Ansotegi jauregia: XVII eta XVIII. mendeen artean eraikia.
  • Ibarguengo garaia.
 
Udaletxea

Etxebarritar ospetsuak aldatu

 
San Andres eliza