Botanikan, estoma gasen trukea erregulatzen duen landare-egitura bat da. Estomak zurtoin berdeetan eta hostoetan daude, eta haien bitartez landareak gasak (oxigenoa, CO2, ur lurruna) trukatzen ditu bere inguruko atmosferarekin.

Estoma bi zelula handiz osaturik dago, haien artean ostiolo izeneko irekigune edo poro handia egonik. Bi zelula horiek loturik daude muturretan, baina bananduta erdialdean, ostioloa sortuz.