Esnegorria Russulaceae familiako onddo bat da. Lactarius generoko onddorik ezagunenetako bat da. Europan eta Ipar Amerikan zegoen jatorriz, baina beste eskualde batzuetan ere sartu da istripuz, Koniferoen landaketen ondorioz.

Sailkapen zientifikoa aldatu

Erreinua Fungi
Klasea Agaricomycetes
Ordena Russulales
Familia Russulaceae
Generoa Lactarius
Espeziea Lactarius deliciosus
   Ba al dakizu   
Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik datorrela? esneari dagokio, latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Epitetoa berriz latinetik dator “deliciosus"

Non aurkitu daitezke? aldatu

Esnegorria pinudietako lurzoru azidoetan bizi da, beraz bertan aurkitu daiteke.

Nolakoak dira? aldatu

 
Esnegorria alde guztietatik ikusita


Kapelak kolore hori-gorrixka du eta berdez zikindu ohi da. Orriak ia gorrixkak dituzte eta haragia oso koloreztatua dute. Esnea hasieran laranja kolorekoa da, gero purpurara pasatzen da eta ordu erdira gorri ardotsura.

-Kapela: 5-12 cm-ko diametrokoa, laranja kolorekoa, zirkulo zentrokide ilunagoekin, batzuetan erdian deprimituta eta ertza beherantz biribilduta, gero zabaldu daiteke.

-Hostoak: Laranja-gorrixkak, meheak, estu, apur bat dekurrenteak, batzuetan kardinilo berdez zikinduak.

-Hosto dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak edo tutuak.

-Hanka: Laranja kolorekoa, zilindrikoa eta pixka bat mehetua oinarrian, berehala hustua; zulo itxurako orban koloretsu batzukin.

-Haragia: Gogorra eta trinkoa, zuri-horixka erdian, azenario kolorea kanpoalderantz. Usain atsegina, zaporea apur bat garratza. Ebakitzean azenario koloreko latexa jariatzen dute, airearekin kontaktuan egotean kardinilo kolorea bihurtzen dena.

Jan ahal dira? aldatu

 
Esnegorria buelta emanda

Jangarria da. Gaztetan aparta da, helduetan ona, eta gero eta estimatuagoa Euskal Herrian. Espezie honen haragian pigmentu gorrixka bat dago, gernuaren bidez ezabatzen dena, eta hori ez da gertatzen Lactarius sanglifuus espeziarekin, oso antzeko espeziea baita.

Non jaten dira bereziki? aldatu

Esnegorria perretxiko jangarria da. Aski estimatua da Euskal Herrian, eta perretxiko biltzaileek biltzen duten eta dendetan saltzen den perretxikoetako bat da.

Kataluniangehien jaten den perretxikoetako bat da.

Zeintzuk dira jan ahal diren Lactarius mota batzuk? aldatu

Lactarius deliciosus aldatu

 
Lactarius deliciosus

Izen zientifikoa Lineo jarri zion Agaricus deliciosus bezala, eta gero Frísek aldatu egin zuen, bere egungo izenarekin utziz, Lactarius delicious alegia: Lactaro ematen duelako bere ebakietatik eta xaflatxoetatik, eta deliciosus jangarria delako eta bere zaporearen atseginagatik.

Lactarius sanguifluus aldatu

 
Lactarius sanguifluus

Lactarius deliciosus-ekin duen ezberdintasun nagusia haragia gorri-ardoa eta kolore purpura izatean datza. Bere kapela uniformeagoa da. Gainera, zona-izaera batzuetan baino ez da antzematen. Ñabardura purpura bat dute.

Lactarius semisanguifluus aldatu

 
Lactarius semisanguifluus

Semisanglifuusa deliciosusa baino txikixeagoa da, lehenik ganbila eta gero hedatua eta inbutu formakoa. Kapelaren kolorea antzekoa da, baina berdeagoa. Batzuetan gris berdexka eta orban berde nabarmenekin. Laminak ere antzekoak dira, baina xaflak tartekatuta ditu. Haragia ilunagoa da. Hausturetan laranjatik gorrira odol pasatzen da eta azkenik urdin berdexka.

Esnegorri parasitatua aldatu

 
Esnegorri parasitatua

Aurreko motei, kalitate gastronomiko handiagoa dutela uste dugunei, Peckiella lateritia onddoak parasitatutako esnegorria gehitu beharko genieke. Bere identifikazioa oso sinplea da. Bere kapelak koloreak mantentzen ditu, baina ez formak, eta neurriz kanpo agertzen da, erdi amorfoa eta irregularra. Bitartean, laminak erabat desagertu ohi dira, eta belo zuri hodei batek ordezkatzen ditu, hau da, parasito onddoak.

   Ba al dakizu    
Miskaloen kasuan, perretxikoa udazkenean azaleratzen dela, eta urteko urtaro honetako lehen prezipitazio ugarietatik 30 edo 40 egun inguru igarota hazten dela? Zenbat eta euri gehiago egin, orduan eta perretxiko gehiago haziko dira.