Lineo edo Carlos Linnaeus Lineo zientzialari suediarra izan zen, taxonomia modernoaren aita, izaki bizidunak izendatzeko erabiltzen dugun sistema. Botanikoa, zoologoa eta medikua ere izan zen. Lineo Smålandeko landazabalean jaio zen eta ondoren Uppsalako Unibertsitatean ikasi zuen. Suedian eta Europan zehar ibili zen landareak eta animaliak aurkitu eta sailkatzeko.
Berak sortutako sailkapenak aukera ematen digu munduko izaki bizidun guztiak hobeto antolatzeko. Adibidez, gizakia Homo sapiens da eta Neandertalak Homo neandertalensis. Honela, biak gara lehengusuak, biak garelako Homo generokoak, baina bakoitzak gure abizena dugu (sapiens eta neandertalensis). Gizakiak eta txinpantzeak (Pan troglodytes) biak dira familia berekoak, hominidoak. Abizena eta izena erabiltzea ohikoa da ezagutzen dituzun beste animalia batzuetan, adibidez, Tyrannosaurus rex.
Lineok hainbat liburu argitaratu zituen bere bizitzan zehar, eta hil zenean Europako zientzialari ospetsuenetakotzat hartzen zen.