Zenbaki erromatarrek zenbatzeko sistema bat osatzen dute, gaur egun ezagutzen ditugun zenbakien ordez hizkiak erabiltzen dituena. Horretarako alfabetoko hizki larri batzuk aukeratu zituzten erromatarrek: I - V - X - L - C - D - M.
Era berean, hizki hauek elkartuz zenbakiak eraikitzen dira. Adibidez: XVI = 16.
Hizkiak
aldatuHizki bakoitzari balio ezberdin bat dagokio:
Erromatarra | Hamartarra |
I | 1 |
V | 5 |
X | 10 |
L | 50 |
C | 100 |
D | 500 |
M | 1000 |
Arauak
aldatua) I, X, C eta M hizkiak ezin dira hiru aldiz baino gehiago errepikatu:
- III = 3
IIII = 4
- CCC = 300
CCCC = 400
b) V, L eta D hizkiak ezin dira errepikatu.
c) Ezkerraldean dagoen hizkiak hurrengoak baino balio handiagoa badu, batu egingo ditugu.
- CL → 100 + 50 = 150
- VI → 5 + 1 = 6
- LX → 50 + 10 = 60
d) Ezkerraldean dagoen hizkiak hurrengoa baino balio txikiagoa badu, kenketa egingo da.
- I hizkia, V eta X hizkien aurrean badoa:
- IV → 5 - 1 = 4
- IX → 10 - 1 = 9
- X hizkia, L eta C hizkien aurrean badoa:
- XL → 50 - 10 = 40
- XC → 100 - 10 = 90
Zenbaki hamartarrak | Zenbaki erromatarrak | Azalpena |
1 | I | 1 |
2 | II | 1 + 1 |
3 | III | 1 +1 + 1 |
4 | IV | 5 - 1 |
5 | V | 5 |
6 | VI | 5 + 1 |
7 | VII | 5 + 1 + 1 |
8 | VIII | 5 + 1 + 1 + 1 |
9 | IX | 10 - 1 |
10 | X | 10 |
Bitxitasunak
aldatuBa al dakizu zer gertatzen den hizkien gainean marra bat idazten badugu?
- M hizkiak mila adierazten du baino haren gainean marra bat idazten badugu mila aldiz biderkatzen dugu bere balioa.
- = 1.000.000
Historiako momentu hau erromatar zenbakiekin idatzita:
Gasteizko katedral zaharrak katedral titulua lortu zuen urtea:
MDCCCLXII