Txikipedia:Zenbaki

0,1,2,3,4 ta osteko denak izenak dion gisan dira ARRUNTenak duguna zenbatzeko balio dutenak

Zenbakiak, matematikan, zifren bidez osatutako multzoak ditugu. Zifra horiek 0tik 9ra artekoak dira.

Zifrak elkartzean sortzen dira zenbakiak. Zifra bakoitzari unitate bat dagokio. Unitate ohikoenak hauek dira: batekoak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak. Baina badira gehiago ere.

Adibidez, 3.675 zenbakian, batekoa 5 da, hamarrekoa 7, ehunekoa 6 eta milakoa 3.

Zenbakiak eta zifrak ez dira gauza bera. Lehengo adibidean, 3.675 zenbakiak lau zifra ditu. Zenbakia bat da; zifrak, berriz, kasu horretan lau.