Erle erregina erle langilez inguratuta.

Erle erregina erle-kolonia batean bizi diren hiru erle motetako bat da (besteak erlamandoak eta erle langileak dira).

Erregina da erle-taldeko eme emankor bakarra; hau da, arrautzak erruten dituen bakarra. Ia 2.000 arrautza erruten ditu egunero, udaberrian eta udan. Ernaldutako arrautzetatik erle langileak jaiotzen dira; ernaldu gabekoetatik, aldiz, erlamandoak. Erle erregina, beraz, erlauntza batean dauden erle guztien ama izaten da. Ez da erlauntzetik irteten, besteak bezala. Baina bai noizbait, erlamandoren batekin kopulatzeko eta arrautzak ernaldu ahal izateko. Horri esker, koloniaren kalitate genetikoa hobetu egiten da. Beraz, esan bezala, erlauntz baten erle langileek ama bera dute, baina ez aita. Ernaldu eta bost egunetara erle erregina arrautzak erruten hasten da.

Erregina-jelez elikatzen da. Erregina-jelea oso nutritiboa da, eta proteina bereziak ditu, erle arrunta erregina bihurtzen dutenak. Bost-sei urtez bizi ohi da, baina bi urte pasatu ondoren, arrautzak jartzeko gaitasuna gutxitzen zaio.