Eragiketen hierarkia eragiketa ezberdinak egiteko jarraitu behar den ordena da. Eragiketa batek batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak nahasten baditu, lehentasuna zein eragiketak duen adieraziko du. Honakoa da eragiketen lehentasun ordena:


1. Lehenik parentesien barruan dauden eragiketak ebatziko dira.

(2+3)-1= 5-1= 4

2. Ondoren biderketak eta zatiketak ebatziko dira.

2x3-1= (2x3)-1= 6-1= 5

3. Azkenik batuketak eta kenketak ebatziko dira.

2x3-1= 6-1= 5

Adibideak:

BAI: 2 + 3 x (4-1) = 2 + (3 x 3)= 2 + 9= 11

EZ!! 2 + 3 x (4-1) = 5 x 3 = 15