Zatiketa eragiketa matematiko bat da, halako zenbaki edo kopuru bat zenbat zati berdinetan bana daitekeen jakinarazten duena.
Adibidez: 12 sagar banatu nahi ditugu 4 plateretan, eta guztietan sagar kopuru berbera jarri behar dugu. Horretarako, plater bakoitzean 3 sagar ipiniko ditugu.
Adibideko eragineta honetan, honako osagaiak topatzen ditugu :
- Zatikizuna zatitu nahi den kopuru edo zenbakia da: 12 sagar.
- Zatitzailea zatikizuna zenbaten artean banatu nahi den adierazten duen zenbakia da: 4 plater.
- Zatidura zatiketaren emaitza da: 3 sagar.
Zatiketa egitean, honela jartzen dira zenbakiak:
Adibideko zenbakiekin jarriz gero, honela da:
Beste modu batez ere adieraz daiteke zatiketa berbera:
Honela irakurtzen da: "12 zati 4 berdin 3"
HondarraAldatu
Batzuetan, zatiketaren emaitza ez da zenbaki oso bat, eta orduan hondar bat sortzen da.
Lehengo adibidearekin jarraituz, 10 sagar banatu nahi baditugu 3 plateretan, plater bakoitzean 3 sagar oso ipiniko ditugu, eta sagar bat geratuko zaigu banatu gabe (ez badugu puskatu nahi)..
Kasu honetan honela adieraz daiteke emaitza:
Edo honela: