Eon bakoitzaren iraupena erloju batean bezala adierazten duen grafikoa: Hadearra, gorriz; Arkearra, arrosaz; Proterozoikoa, horiz; eta gainerako koloreak, Fanerozoikoa irudikatzen.

Eona Lurraren historia geologikoa banatzeko erabiltzen diren aldi nagusietako bakoitza da.[1] Lau eon bereizten dira: Hadearra, Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa.[2] Lehen hirurak Kanbriarraurrea supereonaren barruan sartuta daude.

Onartutako eonak

aldatu

Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak ondorengo lau eon hauek ditu onartuta:

Hadearra

aldatu

Hadearrak Lurraren sorreratik (duela 4600 milioi urte) Arkearraren hasieraraino iraun zuen.

Arkearra

aldatu

Arkearra duela 4000 milioi urte hasi zen, eta Proterozoikoaren hasieraraino iraun zuen. Lehenengo bizi aztarnak garai hartakoak dira; zehazki, duela 3800 milioi urtekoak.

Proterozoikoa

aldatu

Proterozoikoa duela 2500 milioi urte hasi zen, eta duela 542 milioi urte arte iraun zuen. Aldi hartan, bizia garatu zen, eta lehen izaki zelulaniztunak sortu ziren.

Fanerozoikoa

aldatu

Fanerozoikoa da bizidun makroskopiko gehien bizi izan diren garaia: algak, onddoak, animaliak eta landareak. Fanerozoikoa duela 543 milioi urte hasi zen, eta gaur egun arte irauten du.

Erreferentziak

aldatu
  1. «eon» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. «eon» Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).