👶
Jaiotza
K.a. XXIII. mendea
Akadtar Inperioa
💀
Heriotza
K.a. XXIII. mendea
🔨
Lanbidea
poeta
📷
Argazkiak
ikusi
Enheduannaren estatua
Enheduannaren estatua

Enheduanna K.a. XXIII. mendean Mesopotamian bizi izan zen emakumezko bat izan zen, idazlea, astronomoa eta legegilea. Izena gordetzen duen historiako lehen emakumezko idazlea izan zen eta historian “apaiz” titulua izan zuen lehen emakumea.

Benetan existitu zela ziurra da, Ur hiriaren indusketatan disko batean haren irudia aurkitu zelako, eskuinean ikusten dena hain zuzen ere. Haren izena duten idazkiak ere aurkitu dira.

Bizitza

aldatu

Ur hiri-estatuko printzesa zen, Sargon erregearen alaba. Emakumezko ikasia zen eta aitak tenpluko apaiz nagusi ezarri zuen.

Garai hartan erregeek gobernatzen zituzten hiriak baina ongi dakigu apaizek erlijio edo politika gaietan zuten pisua. Enheduannaren posizioak ez zuen bere garaikoekin oso ondo etorri behar, bere idazlan batzuk suntsitzen eta hondoratzen saiatu zirela frogak baitaude.

Apaizek emakumeei erlijioa, morala eta etxeko ekonomiaren arauak irakasten zizkieten, kultua gidatzen zuten, misterioetan hasi ziren eta orakuluak ematen zituzten.

Bere jantzi nagusia infula zen, suffibulum edo sufulum eta palla batez osatua zegoena.

Bere literatur lana

aldatu

Egilearen izena duten lehen testuak idatzi zituen. Mesopotamiako idazle garrantzitsuenetako bat ian zen, eta ziurrenik emakumezko bakarra.

Enheduannaren obrarik ezagunenak hauek dira:

  • Nin-me-sara
  • In-nin sa-gur-ra
  • In-nin me-hus-a