Emoji u1f442.svg   Entzun!
Presley, Jailhouse Rock filmean (1957).

Elvis Presley (1935 - 1977) abeslari estatubatuar ospetsu bat izan zen, bereziki ezaguna 50eko eta 60ko hamarkadetan. Film askotan parte hartu zuen eta paper nagusia egin zuen Love me tender filmean. Guztira 33 filmetan parte hartu zuen, Jailhouse Rock filma barne.

Elvis Presleyri Rock-and-Rollaren erregea deitzen zitzaion eta zaio. 1935eko urtarrilaren 8an jaio zen eta 1977ko abuztuaren 16an hil. 23 urtez kantatu zuen eta denbora horretan 134 abesti egin zituen.

Nola hasi zen kantuan?Aldatu

Elektrikari lanean hasi zen, bere kamoian bidaiatzen lanak egiteko. 1935ean bere amarentzat disko bat grabatzea erabaki zuen haren urtebetetzerako. Gaur egun ospetsua den Sun estudioan egin zuen, non 4 dolarren truke edonork abesti bat graba zezakeen. Elvisek “My Happiness” kantua abestu zuen eta hainbeste hunkitu zuen Marion Keisker, estudioko idazkaria, ezen bere izena idatzi baitzuen berehala. Haren ustez, Elvisek zeozer berezia zuen. Keisker asko tematu ondoren, Sam Philipsek, Sun Recordsen jabeak, Elvisi aukera bat ematea erabaki zuen. 1954ko uztailean, Elvis Presleyk bere lehen albuma grabatu zuen Sun Recordsen. Bere lehen singlea “That's All Right Mama” irratian lehen aldiz entzutearekin bat Elvis ospetsua egin zen bat-batean, izugarrizko zirrara eragin baitzuen.

Nolako estiloa zuen?Aldatu

Elvisen musika-estiloa aldatu egin zen urteak pasatu ahala. Rockarekin hasi zen, ondoren Pop musikara igaro zen eta geroago baladak (abesti lasaiak) ere egin zituen. Haren abesti ospetsuenetako batzuk honako hauek dira: My way, Hound dog, Always on my wind, Heartbreak hotel, Jailhouse rock, Amazing grace, Burning love, My boy, All shook up, Return to sender, His latest flame. Haren ospea, ordea, 1964rako bukatuta zegoen jada, The Beatles agertu eta haien jarraitzaile iparramerikarrak ugaldu zirenean. Oraindik izan zuen kanta arrakastatsuren bat, baina bere garai handia amaitua zen.

Elvis jarraibide bat izan zen artista hasiberri askorentzat. Cliff Richard pop abeslari ingeles ospetsuak Elvis imitatuz hasi zuen bere ibilbidea.

BizitzaAldatu

Elvis ez zen ezkondu 32 urte izan arte. Maite zuen emakume bakarra haren ama zela esan zuen behin. Baina 1967an iritsi zaitzaion unea: Elvis bere neska-lagunarekin, Priscilla Ann Beaulieurekin, ezkondu zen. Ezkondu eta gutxira haren alaba jaio zen, Lisa Marie. Hura jaio (1968ko otsailaren 1a) eta handik gutxira, Priscilak Elvis utzi egin zuen.

Denbora horretan Elvisen bizitza ez zen batere osasuntsua izan. Drogen ondorioz lur jota zegoen. 1977ko abuztuaren 16an, mundu osoko telebista eta irrati programak berri berezi bat emateko eten ziren: Elvis Presley hilda aurkitu zuten Gracelandeko bere finkako komunean 42 urterekin. Ginger Alden bere neska-lagunak aurkitu zuen. Urte horretako urrian ezkontzeko asmoa zuten.

Hasieran, Forest Hill-eko hilerriko familia-mausoleoan ehortzi zuten Elvis. Baina Gracelandera lekualdatu zuten han bizi izan zelako. Arrazoia 1977ko abuztuaren 29ko Elvisen gorpuaren lapurreta saiakera izan zen. Beraz, 1977ko urriaren 3an berriz ehortzi zuten Gracelandeko finkaren lorategian, bere amaren ondoan (Glady Love Presley, 1958an hila). Han ehortzita daude anaia Jesse Presley (hilda jaio zen), eta Vernon Elvis Presley aita (1979an bihotzeko gaixotasunez hila) ere.