
El niño izeneko fenomeno atmosferikoa Ekuatore inguruko Ozeano Bareko itsaso eta atmosferako sisteman gertatzen den alterazioa da.
Ezaugarriak
aldatuNoizean behin gertatzen da?
aldatuFenomeno hori bitik zazpi urtera bitarteko tarteetan agertu ohi da. Itsasoak eta atmosferak egoera anormala hartzen dute hamabi eta hemezortzi hilabete inguruko periodoan.
Egoera normalean, ekialdetik mendebaldera doazen alisio haizeek ur eta bero kantitate handiak pilatzen dituzte Ozeano Barearen mendebaldean. Horren ondorioz, itsasoaren maila, gutxi gorabehera, metro eta erdi goragoa izan ohi da Indonesian, Peru eta Ekuadorreko kostaldean baino, eta itsas gainazaleko tenperaturaren diferentzia 8 °C-koa da bi zonaldeen artean.
Non gertatzen da gehien?
aldatuEurite gehienak Asia hego-ekialdean gertatzen dira, hodeien formazioa eta ondorioz sorturiko prezipitazioak Ozeano Bareko itsaso beroen gainean berotu eta higitutako airearen ondorio baitira.
Zein aldaketa?
aldatuEl Niño garaian, ordea, presio aldaketen eraginez alisio haizeak ahuldu egiten dira. Itsasoaren gainazaleko tenperatura maximoak ekialderantz mugitzen dira, eta sei hilabeteren barruan Hego Amerikako kostara iristen.
Honen ondorioz, normalean oso hezeak diren inguruak, Indonesia kasu lehor izatera igarotzen dira eta Ozeania ingurua hoztu egiten da.
Ondorioak
aldatuHauek dira el niño ondorioak ozeano barearen hegoaldean: