Eiffel dorrea, Parisko Marteren Zelaitik.

Eiffel dorrea Parisen dagoen dorre luze bat da. Eiffel dorrea Parisen eta Frantziaren ikur nagusia dela esan daiteke; oso ezaguna da mundu osoan.

Historia aldatu

Gustave Eiffel ingeniari frantsesak diseinatu zuen, eta haren omenez du dorreak Eiffel izena. Zehazki, Parisen 1889an egindako Erakusketa Unibertsalerako diseinatu zuen dorrea.

Deskribapena aldatu

Burdinezkoa da eta 324 metroko luzera du. Dorreak hiru solairu ditu: aurreneko bietara, eskaileraz edo igogailuz igo daiteke; azken solairura, igogailuz bakarrik.