Txikipedia:Diana (mitologia)

Diana Jainkosa

Diana erromatar mitologiako ehizaren jainkosa birgina, naturako eta ilargiko zaindaria da. Bere jatorria italikoa da eta sorginen zaindaria ere kontsideratzen da.

Funtzioak aldatu

Diana izan zen ehizaren jainkosa, eta erlazioa zeukan animalia eta lurrarekin. Urte batzuk pasata ilargiaren jainkosa bihurtu zen, horrela ilargia ordezkatuz. Poesian goraipatu zuten bere indarra, edertasuna eta ehizarako trebetasunengatik.

Kultura aldatu

Diana abuztuaren 11n ospatzen zen jai batean gurtu zuten, Servio Tulio erregeak, jaiotzez esklaboa, aldare bat eskaini zionean Aventino mendian K.a. VI. mendearen erdialdean. Basoko Diana laster erabat helenizatu zen, Diana Apolorekin batera Erromako lehen lectisternioan agertu zenean amaitu zen prozesu bat. Diana begiçrune handiz jotzen zuten klase baxuko herritarrek eta esklaboek, eta hauek asiloa jaso zezaketen bere tenpluetan.

 
Diana, ehizaren jainkosa

Kultura orain aldatu

Gaur egun Diana jainkosa gurtzen duten erlijio neopaganoak dianismoa, stregheria eta dianismo mcfarlandiarra dira. Diana gurtzen duten erlijio eta tradizio gehiago egon arren horiek dira nagusiak.