Txikipedia:Claudia Pechstein

Izena Claudia Pechstein Jaiotza 1972ko otsaiaren 22an Dominak 61 domina

Claudia Pechstein kirolari alemaniarra da. 1972ko otsailaren 22an jaio zen Berlinen. Claudiak izotz gaineko patinajea egiten du. 1992tik 2018 artean , zazpi aldiz lehiatu da Neguko Olinpiar Jokoetako abiadura patinajean, eta bederatzi domina lortu ditu.

Dominak aldatu

1996 eta 2006 urte artean, 11 domina lortu zituen Izotz gaineko Abiadurako Munduko Patinaje Txapelketan, eta  30 domina Banakako distantziako Izotz gaineko Munduko Abiadura Patinaje Txapelketan. Gainera, 11 domina gehiago lortu zituen Izotz gaineko Europako Abiadura Patinaje Txapelketan 1996 eta 2012 urte artean.

Dopinagaitik etena aldatu

2009ko uztailean, Nazioarteko Irristaketa Batasunak (NIB) patinatzailea bi urterako eten zuen odol-laginetan agertutako anomalia batengatik. Claudiak, ondoren, Kirolaren Arbitraje Auzitegia (KAA) erabakiaren aurkako errekurtsoa jarri zuen, baina honek NIBk esandakoa baieztatu zuen, eta, beraz, ezin izan zen 2010eko Vancouverko Olinpiar Jokoetan lehiatu. Claudiak bere errugabetasuna frogatzeko borrokan jarraitu zuen, eta 2015ean, Bavariako Auzitegi Nagusiak analisi berriak egin zituen kirolariaren odolean eta anomaliak arrazoi naturalengatik zirela frogatu zuen.