Chihuahuako basamortu
Chihuahuako basamortu

Chihuahuako basamortua Ipar Amerikako basamortu handiena da. 362.600 km²-ko azalera du.

Geografia eta klima aldatu

Basamortu zabal hau hainbat mendilerrok zatikatzen dute. Bertako klima fresko eta hezea da, han dauden mendilerroei esker.

Horregatik haraneko hainbat txokotan belardiak ezezik basoak ere aurki daitezke.

Chihuahuako basamortuaren altuera baxuena 600 metrokoa da eta mendi altuenak 1675 metrotaraino iristen dira.

Egunez tenperatura 35-40º-tara igotzen dira. Prezipitazioak ere ugariak dira, eskasak diren arren, urtero 250mm baino gutxiago.

Flora eta Fauna aldatu

Kaktus handiak ugari ikusten dira, inguruko basamortuetan ez bezala , sastrakadiak eta belardiak ere agertzen dira tarteka.

Hainbat espezie landare daude adibidez: gobernadora, mezkite gozoa, choilla, yucca, peiotea...

Chihuahuan animalia txikiak daude basamortuko erbia, azeri azkarra, kaktus-sagua, mexikoko larre-txakurrak, chihuahua txakurra.

Baita ere hainbat harrapari aurkitzen dira, koiotea, katamotz gorria, hartz beltza, kriskitin sugea...

Eta aipatzekoena bidelaria hegazti korrikalari ezaguna.