👶 Jaiotza 1985eko martxoaren 19a Q18291538 |
🔨 Lanbidea futbolari |
📷 Argazkiak ikusi |
Caroline Seger (Helsigborg,Suedia,1985 martxoaren 19a jaioa) futbol jokalari suediarra da. Erdilari bezala jokatzen du hamazazpi zenbakiarekin eta bere egungo (2023) futbol taldea Suediako Damallsvenskaneko FC Rosengård da.
2001ean 16 urtekin hasi zen Stattena IF-ean jokatzen. Hori dela eta, Sarak profesionalki 2004an jokotzen hasi zen FC Rosengård-en lehenengo mailan; selekzio nazionalean 2005. urtean jokatzen hasi zen.
Nazioartean txapelketa gehien jokatu dituen Europako jokalaria da. Therese Sjögranen errekorra gainditu du ere bai.
Tituluak
aldatu2016 (Rio de janeiro) eta 2020 (Tokio) urteetako Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko dominak lortu zituen.
Kirol ibilbidea
aldatuBere bizitzan zehar Suedian, Estatu batueten eta Frantziako taldeetan jokatu du:
- 2004-2009: Suediako Linköpings futbol taldean jokatu zuen 16 urtekin. Futbol talde honetan kapitain moduan zegoela hainbat partidu garrantzitzu irabazi zituen:
- 2006 , 2008 eta 2009an Svenska Cupen deitutako torneoa eta double deitutako titulu bat ere irabazi zuten.
- 2009. urtean Caroline Diamanball titulua irabazi zuen suediako emakumezkoen futbol jokalari hoberena izateagatik.
- 2009ko irailan Filadelfiako emakumezkoen talderako deitu zuten eta abenduan hiru urtez jokatzeko sinatu zuen. Talde horretan zegoela bere lehenengo denboraldia galdu egin zuen ebakuntza bat orpoan egin ziotelako.
- Hurrengo denboraldian Western New York taldera aldatu zen.
- 2014. urtean Paris Saint Germainera joan zen.
- 2016/2017 denboraldian Lyon- eko taldera joan zen eta han emakumezkoen Frantziako kopa eta UEFA women’s champion txapelketa irabazi zuen.
Bikotekide
aldatuSegerrek 2013ko abenduan lesbiana zela publikoki esan zuen. Garai hartan bere bikotea Malin Levenstad futbolaria zen.
Bakarkako bereizketa
aldatuSariak / Lorpenak | Urtea |
Urteko jokalari suediarra | 2005 |
Suediako erdilari onena | 2006 |
Suediako erdilari onena | 2009 |
Suediako emakumezko futbolari onena (Diamantbollen) | 2009 |
Suediako erdilari onena | 2010 |
Munduko Kopako All-Star taldea
(Munduko Kopako All-Star Taldea) |
2011 |
UEFA Txapelketako Taldea | 2013 |
Suediako erdilari onena | 2014 |
Suediako erdilari onena | 2015 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Caroline Seger. 2023-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
- ↑ Caroline Seger. 2022-06-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).