Caminito kaleko etxe koloretsuak, Boca auzoan.
Plaza de Mayo eta Etxe Arrosa.

Buenos Aires Hego Amerikako hiri bat da, Argentinako hiriburua eta hiri handiena. 2010eko datuen arabera 2.890.151 biztanle ditu. Buenos Airesko biztanleek porteño ezizena dute.

Geografia aldatu

Rio de la Plata itsasadarraren ertzean kokaturik dago, Argentinaren ipar-ekialdean, Atlantikoaren ertzean. Itsasadarraren beste aldean Uruguai dago. Hiria erabat laua da eta oso zabala. Auzo asko ditu, denetan ezagunenak San Telmo, Boca eta Puerto Madero dira.

Leku ikusgarriak aldatu

Eraikin ezagunenak hiriaren erdigunean kokaturik daude. Plaza de Mayo enparantza, Etxe Arrosa (gobernuaren egoitza), Uztailaren 9ko etorbidea (munduko zabalena), Colón antzokia eta tango dantzalekuak.

Kirolak aldatu

Futbola da Buenos Airesko kirol nagusia eta bi talde handi daude:

  • Boca Juniors
  • River Plate