Birigarroa Zaldibiako parkean
      Entzun!

Birigarroa (Turdus philomelos) animalia ornoduna da; horrek bizkarrezurra duela esan nahi du. Hegazti mota bat da.

Nola elikatzen da? aldatu

Birigarroak udan zizare, barraskilo eta intsektu txikiez elikatzen da, eta neguan haziak eta fruitu txikiak ere irensten ditu.

Nola ugaltzen da? aldatu

Emeak kopa formako habia egin ohi du zuhaitz edo zuhaixketan, eta 4-5 arrautza erruten ditu bertan. Arrautzen kolorea urdina izan ohi da. Emeak 10-17 egunez inkubatzen ditu arrautzak, eta txitoek 2-3 aste behar izaten dute hegan hasteko. Banaketaren hegoaldean urtean 2-3 errunaldi izatea arrunta da.

   Ba al dakizu    
Birigarroak kantu oso konplexu eta finak egiten ditu. Haren zientzia izeneko philomelos determinatzaile espezifikoak ezaugarri hori adierazten du; izan ere, grezierazko hitz horrek "kantuzale" esan nahi du: philo- (zale) eta melos (kantu)

Non bizi da? aldatu

Arbola luzeak dituen basoan lo egiten dute. Espezie monogamo lurraldekoia da birigarro arrunta, nahiz eta neguan taldetan bil daitezkeen. Ale migratzaileek bidaia zuzen eta azkarrak egiten dituzte kumatze-guneetatik negutze-guneetara. Ale solteak Groenlandian eta Atlantikoko uharteetan ere aurkitu izan dira.

3-5 urtez bizi ohi da normalean, nahiz eta inoiz erregistratu den birigarro zaharrenak 10 urtetik gora zituen.