Txikipedia:Groenlandia

Groenlandia, Australiaren ostean munduko bigarren uharterik handiena da. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean, Ipar Amerikatik ipar-ekialderantz.
Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. 56.081 biztanle ditu, eta populazio-dentsitaterik baxuena duen munduko herrialdea da. Historikoki, duela 4.500 urtetik jendea bizi da bertan, paleo-eskimo kulturak hain zuzen ere.
Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago.[1]
Biztanleak
aldatu2005ean, 56.375 pertsona bizi ziren uhartean (0.025 biz./km²), haietatik 14.501 Nuuk hiriburuan.
Etniei dagokienez, biztanle gehienak (% 87) inuiten eta europarren arteko nahastekoak dira, groenlandiarrak, alegia.[1]
Fauna
aldatuFaunari dagokionez, idi musketadunak, hartz polarrak, elur-oreinak, azeri artikoak, erbi artikoak, erbinude zuriak eta otso artikoak bertako espezieak dira. Bestela, Groenlandiar balea oso nabarmentzekoa da.[1]
Hizkuntza
aldatuHizkuntza ofizialen artean, Groenlandiera da mintzaira nagusia, eskimo-aleutar jatorrizkoa. Daniera ere ofiziala da, baina gutxituta dago.[1]
Erreferentzia
aldatu- ↑ a b c d Groenlandia. 2024-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).