Big Ben deitzen dio jende askok Londresko Britainiar Legebiltzarraren kanpandorre edo erloju-dorreari. Berez, dorrearen barruan dagoen kanpai erraldoiaren izena zen Big Ben. Dorrea 96 metro luze da eta 393 eskailera-maila ditu, eta Elizabeth Tower ere deitzen diote. Kanpai erraldoiak 13,5 tona pisatzen ditu eta 2,2 metroko garaiera du.
Big Ben dorrea Londresko erreferentzia-puntu garrantzitsu bat da. Hain zuzen ere, Big Ben Londresen eta Ingalaterraren ikur ezagunenetako bat bilakatu da. Haren ordulariak bikain neurtzen du denbora, eta denek ezagutzen dute kanpaiak orduero puntuan jotzean egiten duen soinua. Dorreko beste lau kanpai txikiagok jotzen dute ordu-laurdenetan.
Historia
aldatuBai dorrea bai kanpaia XIX. mendekoak dira. 1834an, sute batek legebiltzarraren eraikin zaharra ia guztiz suntsitu zuen. Ia 30 urte behar izan zituzten legebiltzarraren eraikin berria eraikitzeko. Kanpaia handia 1856an eraiki zuten, gertu zegoen fabrika batean. 16 zaldi behar izan zituzten legebiltzarreraino garraiatzeko. Hautsi egin zen lehen aldiz erabili zutenean, eta 1859an ordezkatu zuen gaur egungo Big Benek. Inork ez daki ziur nola iritsi zitzaion izen hori kanpaiari, baina istorio batek dioenez izenaren jatorria Sir Benjamin Hall da, eraikuntza lanak zuzentzen zituen gizon oso handi bat.
Eraso terroristak ekiditeko, kanpoko bisitariak ezin dira dorrera sartu. Ingelesak soilik sartu daitezke dorrera. Ondorioz, askoz ere bisitari gutxiago izaten ditu gaur egun.