👶 Jaiotza 1921eko otsailaren 4a Peoria (Illinois) |
💀 Heriotza 2006ko otsailaren 4a Washington |
🔨 Lanbidea kazetari |
📷 Argazkiak ikusi |
Betty Friedan (Peoria, Illinois, 1921eko otsailaren 4a - Washington, 2006ko otsailaren 4a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Massachusettseko Smith Collegen ikasi zuen.
Politikan egindako ibilbidea
aldatuEstatu Batuetako emakumeen eskubideen aldeko erakundearen sortzaile bat izan zen. National Women's Political Caucus antolatzen parte hartu zuen (1970), eta antolaketa-lanak egin zituen, 1973. urteko International Feminist Congress biltzarrean. First Women's Bank emakumeen bankua sortzen lagundu zuen 1973an.
Idatzitako liburuak
aldatu- 1963an The Feminine Mystique (Mistika femeninoa) atera zuen , eta liburu horrekin feminismoaren pertsonai garrantzitzua bihurtu zen.
- 1976an It Changed My Life (Nire bizitza aldatu zen) liburua atera zuen.
- 1981ean, The Second Stage (Bigarren aldia) atera zuen ; Friedanek feminismoaren bilakaera aztertu zuen.
- 1993an The Fountain of Age ( Adinaren iturria); argitaratu zuen , liburu horretan heldutasun-aroko bizitasuna nabarmentzen du Friedanek, eta heldutasun caritaroari aurre egiteko proposamen berrizaleak azaltzen ditu.
Beste lanbideak
aldatuIrakasle eta hizlari gisa lan egin zuen unibertsitatean.