Datuak, labur
🏴  LurraldeaBizkaia
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak1.216
🔎  Azalera20,23 kilometro koadro
🌄  Altuera190 metro
Map

Berriatua Bizkaiko udalerri bat da. 1.241 biztanle ditu. Lea-Artibai eskualdean kokatzen da.

Inguru naturala

aldatu

Iparraldean Kantauri itsasoa dauka. Hegoaldean Markina-Xemein. Mendebaldean Mendexa eta Amoroto. Ekialdean Ondarroa eta Mutriku.

Lau auzo dauzka herriak: Asterrika, Erribera, Magdalena eta Merelludi.

Historia

aldatu

Gizakia historiaurretik dago Berriatuan. Lehenengo gizaki hauen aztarnak topatu dituzte Atxurra, Armiña, Lamiña II eta Goikolauko kobazuloetan.

Ondarroa Berriatuko lurretan sortu zen.

XV. mendean jaunen arteko guda asko izan ziren inguruetan. 1443. urtean, adibidez, Martin Ruiz Ganboako jaunak eraso egin zion Arantzibiako dorreari eta erre egin zuen. Pedro Ortiz Aranzibiako jauna bertan hil zen.

1794an frantses armadak Ondarroa eta Berriatua erre zituzten.

1974an Berriatua Ondarroako auzo bihurtu zen. Batasun horrek 1983ra arte iraun zuen.

 
Berriatua

Demografia

aldatu

2019. urtean Berriatuak 1.251 biztanle zituen. Atzerrian jaio eta Berriatuan bizi diren pertsona asko daude, gehienak Senegalekoak (Afrika).

 
Etxepintxoa

Politika

aldatu

Herriko alkatea Jon Arriola Espilla da.

2019an udal hauteskundeak ospatu ziren, eta hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu koalizioak 355 boto; EAJ alderdi politikoak 227 boto. PSE-EE alderdiak 2 boto.

 
Berriatuko eskola

Ekonomia

aldatu

Industriak garrantzia handia dauka herrian. Herriko fabrika garrantzitsuena Cikautxo da. 1972an sortu zuten, eta kautxuzko eta plastikozko osagaiak egiten ditu, kotxeentzako, etxeko-tresnentzako...

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Berriatuko biztanle gehienak (%93) euskaldunak dira.

Eraikin garrantzitsuak

aldatu
  • Etxepintxoa: XVIII. mendeko eraikina. Kanpoan duela 300 urteko marrazkiak dauzka.
  • Arantzibia dorretxea: XVI. mendeko eraikina da, baina aurretik ere egon zen beste bat.
  • San Pedro eliza: 1588. urteko eraikina da. Aurretik beste bat egon zen.
  • Lekoia-Bekoa: XVI. mendeko baserria.
 
Berriatuko frontoia

Berriatuar ospetsuak

aldatu
  • Jon Azpillaga (1935-2017), bertsolaria
  • Mikel Anjel Lertxundi (1951), eskultorea