Txikipedia:Markina-Xemein

Datuak, labur
🏴  LurraldeaBizkaia
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak5.037
🔎  Azalera44,79 kilometro koadro
🌄  Altuera85 metro
Map

Markina-Xemein Bizkaiko udalerri bat da. Hain zuzen, Lea Artibai eskualdean kokatuta dago. Ia 5000 biztanle ditu.


Historia

aldatu

Markina erdi aroko herria da, begi-bistan da herriguneko alde zaharreko kaleen antolakuntzan. 1355. urtean sortu zuten.

1936ko Gerra Zibilean Markinak eta Xemeinek bonbardaketak jasan zituzten, eta 6 pertsona hil ziren ondorioz.

Antzina, Markina eta Xemein herri bereiziak ziren baina 1952. urtean bateratu egin ziren.

Geografia

aldatu

Biztanle gehienak herrigunean bizi dira, Markinako alde zaharrean eta bere inguruan historian zehar eraiki diren auzoetan. Herrigunetik at baserriak ere nagusi dira.

Hauek dira auzo batzuk: Larruskain, Amalloa, Barinaga.

Artibai eta Urko ibaiek bat egiten dut herrian.

Inguruko herriak

aldatu
 
Barroeta dorrea

Iparraldean, Amoroto eta Berriatua ditu. Mendebaldean, Aulesti eta Ziortza-Bolibar. Ekialdean, Etxebarria, Eibar eta Mendaro. Hegoaldean, Mallabia eta berriz.

Politika

aldatu

Markina-Xemeingo alkatea Luis Egurrola Arakistain da.

2019an ospatu ziren udal hauteskundeetan emaitza hauek atera ziren: EAJ alderdi politikoak 1.365 boto. EH Bildu koalizioak 1.235 boto. PSE-EE alderdi politikoak 17 boto. Eta PP alderdi politikoak 10 boto.

Kultura eta kirola

aldatu

Euskara

aldatu

Markina-Xemeingo biztanleen %87a euskalduna da.

 
Udaletxea

Eraikin garrantzitsuak

aldatu
  • Xemeingo Andra Mariaren Zeruratzea eliza. XVI. mendekoa da.
  • Xemeingo hilerria. 1851an eraikia.
  • Karmen eliza eta komentua. 1691an eraiki zen komentua, eta 1724an zabaldu zuten eliza.
  • Solartekua jauregia. 1666an eraikitakoa da, barroko estilokoa. Gaur egun bertan dago udaletxea.
  • Barroeta dorretxea. XIV edo XV. mendean eraiki zen.

Pilotaren unibertsitatea

aldatu

Markina-Xemein zesta puntako pilotari askoren sorterria izan da. Munduan zehar zesta puntan jolastu duten eta jolaste ari diren pilotari gehienak markinarrak dira. Horren ondorioz, herriko frontoia zesta puntaren jakintza eta ezagutzaren harribitxia da. 1798 urte inguruan eraiki zen.

Herriko jaiak

aldatu

Herriko jai nagusiak, Karmenak, uztailaren 16aren inguruko egunetan ospatzen dira.

Bestetik, Irailaren 29an Arretxinagako San miguel jaiak ere ospatzen dira. Aipagarria da, egun horretan egiten den Xemeningo ezpata-dantza eta gaueko hamabietan egiten den Mahai-Gainekoa.

 
Erdotzako baseliza

Jai horiez gain herriko auzo bakoitzak bere jaiegunak ditu.

Markinar eta xemeindar ospetsuak

aldatu
  • Juan Antonio Mogel (1745-1804), euskal idazlea, Xemeingo parrokoa izan zen.
  • Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' (1943), bertsolaria.
  • Ander Lipus (1971) antzerkilaria.

Argazki galeria

aldatu