Txikipedia:Belar hockey

Belar hockey aldatu

Belar hockey kirolean, talde bakoitzean 11 pertsonekin jolasten da. Stick (makil) eta disko batekin, eta 60 minutuko partidua jolasten da.

Historia aldatu

Hockeya stickarekin eta pilotarekin jokatzen den jokorik zaharrenetakoa da, eta Kristo aurretik Egipto, Arabia, Grezia eta Persian praktikatzen zuten. Erromatarrek eta Hego Amerikako indio batzuek ere antzeko jokoak zituzten.1890eko hamarkadan partidu internazionalak jokatu ziren, eta 1908ko Joko Olinpikoetako kirola izan zen.

Materiala aldatu

Stickak egurrez eginda daude, edozein luzera izan dezake jokalari bakoitzari egokitzeko. Buruak ezin du 10 zentimetroko luzera gainditu eta edozein materialez, metalezkoa izan ezik, egin daiteke; alde bat laua du eta bestea biribildua. Stickaren diametroak 5 zentimetrotakoa izan behar du, eta 340 eta 794 gramoren arteko pisua  izan behar du.

Jaurtiketa motak aldatu

Jaurtiketa mota ezberdinak erabiltzen dira joko modernoan; gehiago dauden arren, hauek dira ohikoenak: pilota jotzea zartailu eran (sticka lurretik joaten da atzetik aurrera), kolpe eran (atzetik aurrera baina airean), "push" eginez bultzatzea (eskuin besoarekin indarra ematen) edo pilota burutik gora altxatzea.

Joko zelaia aldatu

Belarrezkoa izan daiteke baina normalean belar artifizialez egina da.

Luzeraz 91,5 m ditu eta zabaleraz 55 m. Zelaia lau zatitan banatuta dago, bakoitza 22,9 metrokoa. Ateak 2,13 metroko altuera du eta 3,66 metroko zabalera.

Jokoa aldatu

11 pertsonako taldeak normalean ondorengo moduan banatzen dira: hiru aurrelari, hiru erdilari, lau defentsa eta atezain bat. Jokalariek mugitzeko eta egokitzeko ahalmen handia dutenez, askotan, lekuz aldatzen dira kontrako jokalarien jokoa eta helburu propioak kontutan hartuz. Talde kirola denez, banakako jokoa baino garrantzi handiagoa lortzen du talde jokoak.