Bali Indonesiako uharte eta probintzia da eta uharteaz gain, hurbileko irla txiki batzuk ere hartzen ditu, hala nola Nusa Penida, Nusa Lembongan eta Nusa Ceningan. Bere hiriburua Denpasar da.

Bali-regions-map

Geografia aldatu

Sondako Uharte Txikiak izeneko uhartedian dago. 145 kilometro luze eta 80 kilometro zabal da eta sumendiz sortutako uhartea da, beraz nahiko menditsua da.

Klima aldatu

Klima tropikala da, hau da, oso beroa da: apiriletik urrira lehorra da, eta azarotik martxora hezea.

Hizkuntza aldatu

Baliko hizkuntza ofiziala indonesiera edo Bahasa Indonesia da, nahiz eta baliniera ere hitz egiten den, jatorri malaysiarra eta polinesiera dituen hizkuntza.

Leku ikusgarriak aldatu

Leku interesgarri asko daude Balin, "Jainkoen uhartea" izenaz ezagutzen dena, bisitatzeko. Bertan bai tenpluak, bai arrozadi ederrak, natura basatia, lakuak, ur-jauziak, sumendiak eta hondartzak aurki ditzakegu.