Txikipedia:Kaxa (musika tresna)

Kaxa danbor bat da, diametro zabala eta altuera txikia duen metalezko kaxa zilindrikoa duena. Musika bandetan eta txaranga-fanfarre gisako taldeetan jo izan da.

Kaxa.

Nolakoa da? aldatu

Metalezko kaxa zilindriko zapala du. Aho banatan larruzko edo bestelako bi mintz ditu tenkatuta. Hotsa aldatzeko eta handitzeko, atzealdeko mintzean tripazko soka edo bestelako bordoia (soka) izaten du.

Nola jotzen da? aldatu

Kaxa joleak bi makilarekin jotzen du, trebetasun handiarekin, konplexutasun handiko erredoble eta joko erritmikoak eginez, musika apainduz eta aberastuz.

Ze musika taldetan aurki dezakegu? aldatu

Musika Banda eta txaranga-fanfarre gisako taldeetan, kaxa (kaja) izenarekin ezagutzen den danbor zapal hau erabiltzen da, erritmoa markatzeko eta musika taldearen doinuak apaintzeko.