Asurbanipalen lehoi ehiza Asiriako Asurbanipal erregea lehoiak ehizatzen ikusten den artelana da. Asurbanipalen jauregian zeuden behe-erliebeak dira. Gaur egun Londresen daude, British Museoan.

Historia

aldatu
 
Asurbanipal erregea zaldiz lehoia ehizatzen.

Mesopotamian ohikoa zen erregeek lehoiak ehizatzea. Toki itxi batean lehoiak sartzen zituzten eta erregeek eta soldaduek hil egiten zituzten, batzuetan arkuz eta geziz, beste batzuetan lantzaz eta beste batzuetan ezpataz. Erregeek horrela haien adorea erakusten zuten eta jauregietako hormetan lehoien ehizaren eszenak margotzen zituzten.

Asurbanipalen lehoi ehiza duela 2.650 urte inguru egin zen. Beranduago Asiriarren inperioa galdu egin zen. Erregearen jauregia ere bertan behera utzi zuten eta naturak estali egin zuen. 1852an aurkitu zituzten erliebe hauek eta 1854an British Museora eraman zituzten.

Deskribapena

aldatu
 
Lehoi eme zauritua.

Hiru eszena nagusi daude:

  • Muino batean soldaduak ikusten dira urrutitik ehizaldia ikusten.
  • Erregea ehizarako prestatzen ikusten da, gurdi gainera igota eta txakurrak dituzte soldaduez inguratuta.
  • Erregea gurditik lehoiak ehizatzen ikusten da. Guztira 18 lehoi daude, gehienak hilda edo zaurituta. Famatuena lehoi eme zauritu bat da.