Armada Gorria Boltxebikeek Errusiako Gerra Zibilean, 1918an, osatutako indar armatua izan zen.
Ukrainan eta Siberian nagusitu zen armada hau eta 1922an, Sobietar Batasuneko armada ofizial bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran munduko armada handiena bilakatu zen, hala ere, batzuetan Txinak aurre egiten zion. 1946an Sobietar Armada izena jarri zioten baina Mendebaldean oraindik armada gorria bezala ezagutzen zuten.
Boltxebikeen armada gorrikoak armada zuriaren aurka gerra bat izan zuten 1917ko azarotik 1922ko urrirarte iraun zuena eta armada zurikoek AEB, Japonia, Frantzia eta Britaniar inperioaren laguntza jaso zuen.
Armada Zurikoek Pyotr Wrangel hil ondoren Errusiako Inperioa desegiten hasi zen eta horrela independentziaren aldeko mugimenduek ere parte hartzea erabaki zuten gerran.
Gatazkak
aldatuZuriak ez zuten biztanle sektore behartsuenen egoera aldatzeko konponbiderik eskaintzen eta gorriak bezalako indarkeria berdina erabiltzen zutenez azkenean beraien artean arazoak izaten hasi ziren.
Gerraren sorburuaren bi arrazoi nagusiak
aldatuAEB, Frantzia, Japonia eta Britania Handia herrialdean sartu izana gerraren sorburuaren arrazoi nagusietako bat izan zen eta urrian kendutako behin behineko gobernua berriz ere jartzeko helburua gerra guztiz piztu zuen. Armada zurikoak atera ziren galtzaile menderatuak izan zirenean.
Armada Gorriak lau buruzagi nagusi zituen
aldatu- Vladimir Lenin (1870-1924)
- Mikhail Tukhatxevski (1893-1937)
- Mikhail Frunze (1885-1925)
- Leon Trotski (1879-1940)