Basa-arrosa lorea.

Arkakaratsa (Rosa Canina) basa-arrosaren fruitua da, Rosa generoko landarearena. Basa-arrosa, maiatzetik uztailera loratzen da mendian eta basoan normalean eta fruitua, hau da, arkakaratsa, udara amaieran eta udazken hasieran, loreen polinizazioaren ondoren eta negu osoan ikusi daitezke adarretan zintzilik.

Arkakarats.

Nolakoak dira? aldatu

   Ba al dakizu    
II. Gerra Mundialean, ikasle ingelesek betebehartzat zuten arkakaratsak biltzea, honekin arkakarats jarabea egiteko, C bitaminan aberatsa. Gerra testuinguruan, laranja inportazioa erabat moztuta baitzegoen, eta C bitaminaz hornitu beharra zuten.

Gorri-laranja izan ohi da, baina more ilunetik beltzeraino izan daiteke espezie batzuetan fruituaren kolorea. Egiturari dagokionez, mamitsu eta arrautza formakoa da, luzeraz 15-25 mm izan ditzake. Gainera, bere barnean 20-30 fruitu nimiño ditu, bakoitza hazi bakarrarekin.

Ekosistema aldatu

Arkakaratsa, sastraka ekosisteman bizi ohi da, zehazki, sastraka mediterraneoan, hau da: klima epel, garaiera ez oso altuan eta bestelako landare handiagoekin tartekaturik. Bestalde, zenbait ugaztunekin harremandu ohi da honako ekosistema osatuz, esaterako: azeria, untxia, oreina, hainbat hegazti...

Non bizi da? aldatu

Itsas mailatik 1.500 metrotararteko altueran bizi daiteke, klima epeletan batik bat. Goi-mendi zein mendi-ertainetan eta bestelako baso eta zuhaixka inguruneetan ere ageri daitezke.

Nola ugaltzen da? aldatu

Intsektuek (adibidez erleek) garraiatutako polenaren bitartez ugaltzen dira. Honi polinizazio entomofiloa esaten zaio. Horretarako, basa-arrosa landareak intsektu polinizatzaileentzat erakargarriak izaten saiatzen dira, usain gozoak askatuz. Era honetan, intsektuak landarearen nektarra hartu eta landare batetik bestera polena garraitzen dute, landareari bere ugalketa prozesuan lagunduz.

Erabilera aldatu

-Infusioa, marmelada, zopa, edariak, gozopilak, ogia eta ardoa egiteko.

-Gordinak ere jan daitezke, baiak bezala, ileak kenduta.

-Apaingarri bezala.

-Sendagai bezala, beherakoaren aurka adibidez eta arkakaratsen ileak eztiarekin nahastuz, heste-zizareak kanporatzeko ere erabili daitezke.