Txikipedia:Arianna Fontana

Arianna fontana zilar medailarekin

Arianna Fontana, patinatzaile italiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an. Bost Olinpiar Jokotan 10 domina lortu ditu guztira.

Kirol ibilbidea

aldatu

Hamasei urte zituela Europako txapelketan zilarrezko domina lortu ondoren Turingo Neguko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen 3.000 m errelebotan. Arianna Fontana Neguko Olinpiar Jokoetan domina bat eskuratzen zuen italiar gazteena bihurtu zen. 2006 eta 2009 artean Munduko txapelketa nagusiak eta gazte mailakoak, denak jokatu zituen. Urte haietan gazte mailako bost domina eskuratu zituen, urrezko bat, hiru zilarrezko eta brontzezko bat.

2010. urtean Vancouverko Jokoetan brontzezko domina lortu zuen 500 metrotako proban, modalitate horretan italiar batek lortzen zuen aurreneko domina zen gainera. 2014ko Sotxiko Jokoetan zilarrezko domina bat eta brontzezko bi jaso zituen. Zilarra lortu zuen 500 metroko finalean Elise Christie britainiarrarekin tupust egin zuen gainera. Hurrengo urtean Munduko txapelketa bikaina egin zuen Moskun, 1.500 m proba irabaziz eta sailkapen orokorrean bigarren eginez. [1]

Kirol emaitzak

aldatu

2018ko Olinpiar Jokoetan hasiera ekitaldian Italiako bandera eraman zuena izan zen. 500 m proban txapeldun izatea lortu zuen eta horretaz gain zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat eraman zituen etxera. 2022ko Pekingo Jokoetan 500 metrotan urrezko domina eta 2.000 m errelebotan zilarrezkoa kolkoratu zituen.

Errekor asko lortu ditu bere karreran zear orian arte. Oraingoz errekorrak ditu 500m, 1000m, 1500m eta 3000m-ko probetan. Errekor hauez gain izugarri domina pila lortu ditu Arianna Fontanak.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Arianna Fontana. 2022-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  2. Arianna Fontana. 2022-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).