Landare igokaria da, landare belarkara bere sustraietatik 4m-taraino igo daiteke. Ez du enborrean zurik sortzen.

Apomahatsa

Bere fruitu gorriek ematen diote izena.

Ezaugarriak

aldatu

Apomahatsaren izen zientifikoa Dioscorea communis da. Landare loreduna da eta hostoak bihotz formakoak izaten dituzte 10 cm luze eta 8 cm zabal izatera hel daitezke.

Zer nolako bizi baldintzetan bizi dira?

aldatu

Baso ertzetan eta hormatan gora ikusi ohi ditugu. Hezetasuna maite dute, baita lurzoru karetsua ere.

Ugalketa

aldatu

Sexu bakarreko loreak osatzen dituzte. Loreak ez dira batere deigarriak baina, fruituak gorri bizikoak landare osoari izena ematen diote.

Erabilera

aldatu

Landare osoa pozoitsua da eta horregatik sustraia erabiltzen diren arren, inoiz ere ez irensteko. Ukenduak egin eta mindutako giltzaduretan eta ubelduretan erabiltzen da.

Esteka interesgarriak

aldatu

Monaconatureencyclopedia