Txikipedia: Anky van Grunsven


Theodora Elisabeth Gerarda van Grunsven 1968ko urtarrilaren 2an Herbeheretan jaiotako jinetea da.  

Anky van Grunsven

Kirol emaitzak aldatu

Bederatzi domina eskuratu ditu joku olinpikoetan: bost zilarrezko, brontzezko bat eta hiru urrezko.

Bestalde, Munduko  Txapelketetan zazpi domina eskuratu ditu: bi urrezko eta bost zilarrezko.  Honez gain, Europako txapelketetan hamabost domina lortu ditu.  

Lorpen guzti hauengatik, Herbeheretako zaldun goren izendatu zuten.