Graduatzailea, angeluak neurtzeko erabiltzen den tresna

Angelu esaten zaio plano batean elkar ebakitzen duten bi zuzenek mugatzen duten espazioari. Angelua osatzen duten zuzenak angeluaren aldeak dira, eta elkartzen diren puntuari erpina esaten zaio.

Angeluak puntu batetik (erpinetik) abiatzen dira eta bi lerro dituzte, puntu horretatik irteten direnak eta arku batez irudikatutako irekiera sortzen dutenak. Arku horren irekidura zenbatekoa den adierazten du angeluak. Angelu bat neurtzeko unitatea graduak dira, eta, horregatik, graduatzailea deitzen da angeluak neurtzeko erabilitzen dugun tresna.

Angeluaren kontzeptua geometriari dagokio, matematikarenadarretako bati; baina beste arlo batzuetan ere aplikatzen da, hala nola ingeniaritzan, optikan edo astronomian.


Sailkapena aldatu

Angeluak ahurretan eta ganbiletan sailka ditzakegu:

Angelu ganbila aldatu

180° baino gutxiago neurtzen du eta angelu laua baino txikiagoa da. 0 eta 180° bitarteko neurria dituzten angeluak dira.

Angelu zorrotza: 90° baino gutxiago neurtzen du eta angelu zuzena baino txikiagoa da.

Angelu zuzena: 90° neurtzen du eta lauaren erdia da.

Angelu kamutsa: 90° baino gehiago neurtzen du. Angelu zuzena baino handiagoa da eta angelu laua baino txikiagoa.

Angelu ahurra aldatu

180° baino gehiago neurtzen du eta angelu laua baino handiagoa da. 180° eta 360° bitarteko neurria dituzten angeluak dira.

Angelu osoa: 360° neurtzen du eta aldeak bira osoa ematerakoan, zuzen berean elkartzen dira.

Angelu laua: 180° gradu neurtzen du eta planoaren erdia hartzen du, eta angeluaren erpinean jatorria duten aurkako bi zuzen osatzen dute.


Motak aldatu

Posizioaren arabera angeluak bi motatakoak izan daitezke:

Osagarriak: angelu zuzena osatzen duten ondoz ondoko angeluak dira.

Bateragarriak: angelu laua osatzen duten ondoz ondoko angeluak dira.


,

,

eta