👶
Jaiotza
1969ko urtarrilaren 10a
Ondarroa
🔨
Lanbidea
katedradun
📷
Ana Urkiza idazlea

Ana Urkiza Ibaibarriaga euskal idazle eta itzultzaile bizkaitar bat da. 2020ko irailaren 19an Eusko Ikaskuntzako presidente izendatu zuten.

Biografia aldatu

Ana Urkiza Ibaibarriaga 1969an jaio zen Ondarroan, (Bizkaia). Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatu zen eta Hizkuntzalaritzan diplomatua da[1]. Gainera, Enpresa Komunikazioan aditua da eta Bankoako Barne Komunikazio eta Formakuntza Departamentuetako zuzendaria da.

Idazle ibilbidea[2] aldatu

Ana Urkizak bere ibilbide profesionalean poesia, narratiba, haur eta gazte literatura, literatur kritika eta kazetaritza-lanak argitaratu ditu. Bere lehendabiziko liburua, Desira izoztuak, 2000. urtean argitaratu zuen.

Poesia aldatu

Anak argitaratutako poesia lanik aipagarrienen artean Gela ilunetik (Hiria, 2000), Bazterreko ahotsa (Elkar, 2002) eta Nire hiriko poemak (Pamiela, 2006) aurkitzen dira.

Narratiba aldatu

Narratiban honako lan hauek aurki ditzakegu:

- Desira izoztuak (Elkarlanean, 2000)

- Bekatuak (Elkar, 2005)

Haur eta Gazte literatura aldatu

Haur eta Gazte Literaturan hainbat lan argitaratu ditu:

- Nik betaurrekoak ditut, eta zer? (Elkar, 2001)

- Hondartzako kioskoa (Baigorri, 2001)

- Ondarruko piratak (Ibaizabal, 2003)

- Amak plastakoa eman dit (Aizkorri, 2004)

- Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (Elkar, 2006)

- Ondarroako piraten abentura berriak (Ibaizabal, 2007)

- Tita Tirita (Ibaizabal, 2008)

- Bidegorriko festa (Erein, 2010)

- Azazkalak jaten ditut, eta zer? (Elkar, 2011)

Sariak aldatu

Agustin Zubikarai eta Tene Mujija sariak irabazi ditu besteak beste.

Eusko Ikaskuntzako lehendakaria aldatu

2020ko irailaren 19an Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusiak Ana Urkiza Ondarroarra aukeratu zuen erakundeko lehendakari[3]. Izendapen horrekin erakudearen 102 urteetan Ana izan da lehendakari kargua hartu duen lehendabiziko emakumea.

Erreferentziak aldatu

  1. «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  2. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  3. «Ana Urkiza ondarrutarra, Eusko Ikaskuntzako lehendakari berria - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-09-21 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).