Txikipedia:Ammonoidea

Amonitea desagertutako moluskuen talde bat da, orain dela 400 milioi urte agertu zen eta dinosauroekin batera desagertu zen, orain dela 65 milioi urte.

Itxura aldatu

Oskol fin bat zuten eta honen tamaina bizi zen garaiaren arabera desberdina zen, batzuk adibidez, Jurasikoan aurkitu zirenak, 23cm-ko oskola zeukaten, beste batzuk ordea, Kretazeoan, aurkitutakoak 2m-ko oskoletara iritsi ziren. Oskol hauek itxura desberdina izaten zuten, baina gehienak gaur egungo barraskiloen antzerako forma zeukaten eraztun batzuekin bertan.

Ezaugarriak aldatu

Animalia itsastarrak ziren, eta nahiz eta fosilak itsas hondoan aurkitu, itsaso zabalean zehar bizi ziren. Ez dakite oso ondo zertaz elikatzen ziren, baina planktonaz eta arrain txikietaz elikatzen zirela da zihurrena. Mosasaurusa zen haien harraparirik handiena, eta hauetaz babesteko tinta beltza erabiltzen zuten, gaur egun olagarroek eta txipiroiek egiten duten bezala.