Txikipedia:Amets Arzallus
Amets Arzallus Antia bertsolari euskaldun ospetsua da. Lapurdin jaio zen, 1983ko azaroaren 9an. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen. Beste bertso txapelketetan finalista geratu da.
Zer ikasi du eta zein da bere lana?
aldatuAmets Arzallus musikaz inguratuta bizi izan dela beti? Bere aitak, Jexux Arzallus bertsolariak, sartu zuen bertsoen munduan. Gainera, ez bera bakarrik, bere arreba ere bertsolaria da.
Kazetaritza ikasi zuen eta, gaur egun, bertsolaria, Argia aldizkarian kazetaria, Euskadi Irratian kolaboratzailea eta Hendaiako bertso eskolako irakaslea da. Horrez gain, zenbait liburu ere idatzi ditu.
2016an, Donostian dokumental baten protagonista izan zen, "Europa Transit" izenekoa. Dokumentala Europan gertatu diren gerrei buruzkoa da. Bertan, Arzallus gerratean bizipenak eduki zituzten musikari eta poetekin harremanetan egon zen.
Nola izan da bere ibilbidea bertsolaritzan?
aldatuAmetsek hainbat txapelketa ezberdinetan hartu du parte. Lehenengoa txikia zenean izan zen; Eskolarteko txapelketan.
2013ko abenduaren 15ean Amets Arzallus txapelduna izan zen Bertsolari Txapelketa Nagusian.
Zeintzuk dira bere liburu ospetsuak?
aldatu- llimani - Boliviako izpiak eta hizkiak. Txomin Txueka-rekin batera idatzita (2006, Argia).
- Miñan. Ibrahima Balde-rekin batera idatzita (2019, Susa). Euskarazko liburua hainbat hizkuntzatara itzuli da gero (ingelesez: Little brother. An odyssey to Europe; gaztelaniaz: Hermanito; Alemanez: Germanet; italieraz: Fratellin; galizieraz: Miñán).
Zein da bere bertsorik ospetsuena?
aldatu2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Barakaldoko BECen izan zen eta Amets Arzallusek irabazi zuen. Irabazi ostean Ametsek botatako bertsoa da bere bertso ezagunetariko bat:
"Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari
Muxu bat Iparraldeko
bertso eskolako haurrari
lagundu nauten guztiak
Olatz eta arreba bi
baina ni ez bait naiz hemen
neuk sortutzean ari
Aitarena den txapel hau
eskaintzen diot amari
haurra nintzela euskaraz
erakutsi zidanari."