Txikipedia:Aly Wagner

Aly Wagner

Aly Wagnerren izen osoa, Alyson Kay Wagner da. San José, Kalifornian (Estatu Batuak) jaio zen, 1980ko abuztuaren 10ean.

1,65 m neurtzen du. 4 seme-alaba ditu: hirukiak eta neska txiki bat.  Aly Wagnerren gizona Adam Eyre da.

IBILBIDEA aldatu

Aly Wagner futbolari jokalaria izan zen eta gaur egun kirol aurkezlea da.

Aly Wagner, futboleko talde askotan egon da. 1998an hasi zen Estatu Batuetako selekzioko emakumezkoen kirol taldean jokatzen. Talde hauetan egon da:

  1. 2003an Espiritu de San Diegon
  2. 2004an Boston Breakers
  3. 2005ean Olympique de Lyon
  4. 2009an Los Ángeles Sol-en.

Los Angeles izan zen bere futboleko azken taldea, 2009an erretiratu zelako.

Lorpenak aldatu

2001ean, Santa Clara taldeak eraman zuen NCAA Division I. Emakumeen Futbol Txapelketa Nazionala irabaztera, Santa Clarak Ipar Carolinaren aurka 1-0 irabazi zuen gol bakarra lortuz.

2 aldiz urrezko domina olinpikoa lortu du.

2 aldiz brontzezko domina lortu du FIFAko Emakumezkoen Munduko Kopan.