Txikipedia:Altzürükü

Altzürükü Zuberoako herri bat da, euskal ipar-ekialdean dagoena. Arbaila eskualdearen parte da. 242 biztanle ditu eta jaiak urriko azkenengo asteburuan ospatzen dira.


Altzürükü

Kokapena

aldatu

Arbaile eta Iratiko oihana tartean dago kokatua. Udalerriak Harsüdürra mendikatea eta Aphanizeko ordokia ditu mugatzat. Leize eta kobazuloz josia dago herria, asko oraindik esploratu gabe daude, kobazulorik ezagunena Nébélé da.

Ekonomia

aldatu

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarritua

Biztanleria

aldatu

XIX.mendean 700 biztanle izatera heldu ziren. Hortik aurrera galera handia egon da. 2010.hamarkadan adibidez, 250 biztanle izatera heldu ziren.

Politika

aldatu

2014tik 2020ra Jean Karrikaburu izan da alkatea

Euskara

aldatu

Guztira %58,27 da euskalduna. Aldiz, euskararen erabilera %25,94koa da

Jende ezaguna

aldatu

- Joan Batista Artxu (1811-1881) euskal idazlea

- Epherre anaia euskaltzaleak Gilen (1911-1974), Mixel (1932-1999), Ddiddue (1929-1974)

- Dominika Etxart (1933 - 2012) herri kantaria, Niko Etxarten aita

 
Dominika Etxart Altzürüküarra

- Niko Etxart (1953) euskal rock eta folk kantaria

 
Niko Etxart abeslaria