Txikipedia:Almaiz
Almaiza, sukaldeko tresna izateaz gain, zuzenean kolpaturiko idiofonoen familiako soinu-tresna ere bada.
Nolakoa da?
aldatuMetalezko eta urre koloreko ontzi bat izaten da, eta mazotxo bat izaten du.
Nola jotzen da?
aldatuEsku batekin almaiza azpitik heldu eta beste eskuarekin mazotxoa harturik, ontziaren barnealdeko paretak jotzen dira, erritmoa markatuz.
Almaiza euskal herri-musikan
aldatuInguruko beste kulturetan bezala, Nafarroako zenbait tokitan kantuen erritmoa markatzeko erabili dituzte halako sukaldeko tresnak; esate baterako, Izarbeibarrean Eguberrietako kantuak laguntzeko.