Txikipedia:Alicia Sacramone

Alicia Marie Sacramone (Winchester, Massachusetts, 1987ko abenduaren 3an jaioa) gimnasta artistiko estatubatuar erretiratu bat da, Munduko Gimnasia Artistikoko Txapelketan, guztira 10 domina lortu dituena. Sari gehien bigarren gimnasta estatubatuar izateagatik ezaguna da.

Sariak aldatu

 

Sacramone estatubatuar selekzioko kide gisa hautatu zuten 5 aldiz, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen talde olinpikoko kideetako bat izanik.

Bestelako datuak aldatu

  • Anaia zahar bat du Jonathan izenekoa.
  • Winchester High School-en graduatu zen 2006an. Urte hartan bertan Brown Unibertsitatean matrikulatu zen Soziologia ikasteko.
  • Sacramone 3 urterekin hasi zen dantza ikasten, eta 5 urte geroago gimnasia entrenatzen hasi zen.
  • 2015ean, Samantha Peszek bere taldekide ohiarekin batera, The Gympire plataforma digitala sortu zuen, osasunari, kirolei eta bizimodu osasuntsuei buruzko aholkuak ematera dedikatzen den komunitatea.