Txikipedia:Alberto Iñurrategi

Alpinistak mendian.

Alberto Iñurrategi Iriarte (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1968ko azaroaren 3a), mendizale gipuzkoar bat da, Euskal Herriko ospetsuenetarikoa eta mundu osoan ezaguna.

Felix Iñurrategi anaiarekin batera, hamabi zortzimilako igo zituen, 2000. urtean Felix mendi-istripu batean hil zen arte. Kolpe gogor horren ondoren, ezbaian egon zen, mendigoizaletasunarekin jarraitu ala ez. Azkenean, aurrera egitea erabaki zuen, eta munduko hamalau tontor garaienak igotzen bukatu zuen 2002an. Hori lortu duen munduko hamargarren pertsona da Alberto Iñurrategi.

Igotako zortzimilakoen zerrenda aldatu

  • 1991: Makalu (8.465 m)
  • 1992: Everest (8.848 m)
  • 1994: K2 edo Chogori (8.611 m)
  • 1995: Cho Oyu (8.201 m) eta Lhotse (8.516 m)
  • 1996: Kanchenjunga (8.586 m) eta Shisha Pangma (8.046 m)
  • 1997: Broad Peak (8.047 m)
  • 1998: Dhaulagiri (8.167 m)
  • 1999: Nanga Parbat (8.125 m)
  • 2000: Manaslu (8.163 m) eta Gasherbrum II (8.035 m)
  • 2001: Gasherbrum I (8.068 m)
  • 2002: Annapurna (8.091 m)