Txikipedia:Aitziber Alonso

Aitziber Alonso 1971. urtean jaio zen Donostian. Haur eta Gazte literaturako liburuen ilustratzailea da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, argazkilaritza, infografia eta multimedia arloan espezializatuta dago.

Aitziber Alonso

Lana: aldatu

Talaia aldizkarientzat irudiak egiten hasi zen 1999. urtean. 2011. urtetik 2014. urtera arte Galtzagorri Elkarteko lehendakari izan zen. Gainera, Etxepare Sarien epaimahaikide izan da, (gazte eta helduentzako literatura saria) eta Patxi Zubizarretarekin Irria aldizkarian parte hartzen du.

2014ean,"Ilustratzaile txokoa" erakusketa egin zuen, 2014ko Martxoaren 15tikEkainaren 15era.

Ilustratutako liburu batzuk: aldatu

  • Bidegorriko Festak. Ana Urkiza, Aitziber Alonso (Erein, 2010)
  • Jolas-Molas. Jolasean aritzeko poematxoak eta kantuak. Itziar Zubizarreta, Aitziber Alonso. (Galtzagorri Elkartea, 2011)
  • Elefante Bat Hegan. Patxi Zubizarreta, Aitziber Alonso (Elkar, 2015)
  • Elur Antzara. Paulo Gallico, Aitziber Alonso (Hamaika Books, 2012)
  • Nemo Kapitainaren Azken Bidaia. Castillo Suarez, Aitziber Alonso (Erein, 2017)